Baztan Bidasoa eskualdeko Lanbide Heziketaren aldeko eragileek tinko adierazi dute beren desadostasuna Oronozko eraikin berriaren proiektua eta obra atzeratzearekin.
Ohar batean, Baztan Bidasoa eskualdeko Lanbide Heziketako langileek gogoratu dituzte egoera honen aurka egindako ekimenak, izan ere joan den astean «eskola komunitatea ekintza desberdinak egiten hasi zen eskualdeko Lanbide Heziketa ikastetxeetan».
Hala, pasa den ostegun arratsaldetik ostiral goizera Elizondo Lanbide Eskolan egin zen itxialdia, eta aste honetan Berako Toki Ona ikastetxean itxialdia egin dute «eskualdeko Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleak Oronozen elkartu behar zituzten Lanbide Eskola ez egitearen arriskua salatzeko».
Langileek ohartarazi dutenez, «arazoari konponbidea eman ezean, protesta eta ekintzak egiten jarraituko dute erabat premiazkoa den beharrari erantzuten dion eskola berria eraiki arte».
Bide beretik, datorren azaroaren 26an Elizondo Lanbide Eskola IIPko eta Toki Ona institutuko zuzendariek eta eskualdeko hainbat alkatek Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza komisioan agerraldia eginen dute, eskualdeko egoera salatzeko talde politikoen aurrean.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
