
Lau eta Erdiko Txapelketa amaitu eta Binakako Txapelketa aurkeztu bitartean eman du aditzera Baiko Pilotak Erik Jakari beste bi urterako luzatu diola kontratua. Lizartzakoa laugarren sailkatu da «kaiolan», finalerdietan Peio Etxeberriaren aurka galdu ostean, eta Binakako Txapelketan ere zalantzarik gabe lekua izango duen aurrelarietako bat da Bilboko enpresako pilotariei dagokienez behintzat, Artolarekin, Lasorekin eta Peña II.arekin batera.
Ondorioz, pozarren eta «ilusio handiz» hartu du aurrelari gipuzkoarrak albiste on hau. «Pozik nago, Baikorekin kontatua berriz ere berrituta eta ilusio handiz orain datorren momentua ikusita; jakinik Binakako Txapelketa horretan parte hartzen izango naizela. Astearte honetan Txapelketaren aurkezpenean egongo gara, eta bikotea edozein izanda ere, plazer bat izango jokatzea, eta edonola ere, gure mailarik altuena ematen saiatuko gara», adierazi du Erik Jakak berak Baiko enpresaren webguneari egin dizkion adierazpenetan. «Ea kontratu berria estreinatzeko txapelketa handi bat egiteko gai naizen», gaineratu du.
30 urteko pilotariak 2013ko ekainean egin zuen debuta profesionaletan, Eibarko Astelenan. Promozio mailan 2014an eta 2015ean Binakako Txapelketa irabazi zuen eta 2016an Lau eta Erdiko Promoziokoa eraman zuen. Nolanahi, bere lorpenik nagusiena 2020ko Buruz Buruko txapela izan zen. Aspe enpresarekin debuta egin bazuen ere, 2021eko maiatzaren 1az geroztik, Baikorentzat jokatzen du Lizartzakoak.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
