Juan Carlos Perez taldeko buruaren eskutik, Itoiz musika taldearen memoria arakatu du Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak ondutako ‘Itoiz udako sesioak’ dokumentalak.
70eko hamarkadaren amaieran, Mutrikuko gazte batek rock talde bat sortzea erabaki zuen. Hamar urte geroago, taldea aretoak bete eta disko salmenta handiak lortzen hasi zen. Euskal musikaren panoraman, Itoiz erreferente bihurtu zen. Hamarkada bateko ibilbide labur baina arrakastatsuaren ondoren, Juan Carlos Perezek taldea amaitutzat eman zuen. Arrakastaren gailurrean, taldea desegitea erabaki zuen; 30 urte geroago, arrasto horiek ezin dira ezabatu. Aztarna horiek guztiak biltzen saiatu dira lan honetan.
Juan Carlos Perez gogoeta sakon batean murgilduko da argitaratu gabeko zinta bilduma baten aurkikuntzaren ondorioz. Alde batera utzi nahi izan ditu taldeak momenturik gorenean pop estilora eman zuen aldaketa, eta ostean desegin izana. Itoiz musika taldearen lider izandakoak bidaia katartiko bat hasiko du, iraganarekin adiskidetzeko balioko diona; taldeak 70. hamarkada hasieran rock progresiboan murgilduta igarotako urteak birgogoratuko ditu bertan.
Cannes Docs Marché Du Film 2023an parte hartu ostean, lana Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian (ZINEBI) aurkeztu zuten eta Xixongo Nazioarteko Zinemaldiaren (FICX) Retueyos sail lehiakorrean ere proiektatu zuten. Ostiral honetan iritsiko da Hego Euskal Herriko zinemetara.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

