
Naizen adin txikiko transexualen familien elkarteak haurtzaro eta nerabezaro transen eskubideak aldarrikatzen emandako hamar urteko ibilbidea ospatuko du larunbat honetan, otsailak 1. 2015ean zortzi familia bildu ziren ordura arte jendartearen iruditerian lekurik ez zuen errealitate bat ikusarazteko. Gaur egun, 300 baino gehiago dira. Oso txikitatik benetan diren bezala bizitzeko aukera izan duten trans pertsonen lehen belaunaldia bertan dugu.
Amurrioko Antzokian izango da ekitaldia, 12.00etan. Elkartea osatzen duten familia asko bilduko dira, baita azken urte hauetan bidelagun izandako ordezkari politikoak, beste elkarte batzuetako kideak, profesionalak eta ekintzaileak ere. Hain zuzen ere, horietako batzuei emango dizkiete Naizen sariak, haurtzaro eta nerabezaro transen bizi kalitatea hobetzen lagundu duten horien lana aitortzeko sortutako sariak.
Alde batetik, Kattalingune eta Harrotu zerbitzu nafarren sexologoak sarituko dituzte, «murrizketen gainetik, jende askorentzat bidelagun zoragarriak izaten eta arreta guneetara hurbiltzen direnei informazioa ematen jarraitzen dutelako». Bestetik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek jasoko dute merezimendu hori, «beti Naizenen ondoan egoteagatik, ekitaldi eta kanpainetan parte hartuz eta material eta ikuskizunen bidez haurren transexualitatea zabaltzen lagunduz».
Aurrekaririk gabeko kongresua
Ekitaldian Haur eta gazte transexualitatearen inguruko Nazioarteko Biltzarra ere emango da ezagutzera. Aurrekaririk gabeko kongresu akademiko honek Europa osoko ikerketa eta esku-hartze lanetan ari diren maila handiko profesionalak bilduko ditu Bilbon datorren maiatzean.
Biltzarra haur eta gazteekin lan egiten duten arlo ezberdinetako profesionalei zuzenduta dago nagusiki, baita bidelagun izan nahi eta ebidentzia zientifikotik egin nahi duen edozeini ere. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta biltzarraren webgunean egin daiteke.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
