
MFS Trapaga Sintering enpresaren itxiera eta 107 langileren kaleratzea salatu du LABek. Bihar, ostirala, Enplegu erregulazioko espedientearen (EEE) lehen bilera eguna dute eta greba eguna deitu dute, 9.00etan lantegiaren aurrean elkarretaratzea egingo dutelarik.
«Datozen asteetan, enpresak langile guztien kontratuak etengo ditu EEE bat aplikatuz: jarduera behin betiko gelditu eta 107 pertsona kaleratuko dituzte. Egoera kritiko hau enpresako zuzendaritzaren kudeaketa negargarri baten emaitza da», azaldu du LABek.
Automozio sektorean 40 urte baino gehigoko ibilbdea dauka enpresa honek, motelgailu eta segurtasun-sistemetarako osagaiak ekoiztuz.
«Bideragarria»
«Kualifikazio handiko langileak eta sektorean urte askotako esperientzia izanik, jarduera produktiboak bideragarria izaten jarraitzen duela uste dute. Erakunde publikoei dei egiten diete MFSn lan egiten duten pertsona guztien lanpostuak eta lan baldintzak mantentzea berma dezaten», gaineratu du.
Ildo honetan, langileek interpelazio instituzionala hasi dute Lakuako Gobernuarekin, Bizkaiko Aldundiaren eta Trapagarango Udalarekin.
«MFS Trapaga Sintering enpresako langileak ez daude borrokatu gabe amore emateko prest. Lantegia ixteak zuzeneko 107 lanposturen galera eragiteaz gain, kolpe berri bat ekarriko luke Meatzaldeko eta Ezkerraldeko industriarentzat, desindustrializazio politika basatiek zigortutako eskualdeak», gaineratu du LABek.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
