
Martxoaren 25ean greba mugagabea hasiko dute EiTBko Miramongo estudioetako makilatzaileek eta ileapaintzaileek. Izan ere, azpikontratatutako zerbitzua da eta hura ematen duen enpresa aldatzekotan dira. Zerbitzua bere gain hartuko duen Imagenmania enpresak, ordea, ez du langileak mantentzeko asmorik agertu, EiTBk pleguetan subrogazio betebeharra txertatu ez zuela argudiatuta. Hilabete eskas falta da aldaketa gauzatzeko eta lanpostuak kolokan ikusita, lanuztea deitu du ELAk.
EiTBk zerbitzua esleitzeko prozesua martxan jarri eta pleguak prestatzerakoan ez zuen subrogatzeko beharra aipatu, sindikatuak ohar baten bidez jakitera eman duenez. «Harrigarria» iruditu zaie, alde batetik, egoera berean dauden eta lan zentro berean aritzen diren beste azpikontrata batzuekiko eskubide hau bermatzeko prestutasuna agertu izana, eta ez makilatzaileen eta ileapaintzaileen kasuan.
Halaber, ELAk uste du «akats larria» dela, langile taldeari aplikagarria zaion EAE mailako akordio markoak subrogazio eskubidea jasotzen duela kontuan hartuta.
Hori horrela, sindikatua zerbitzua ematen hasi behar duen enpresarekin bildu da, konponbidea eskatzeko, baita orain arte azpikontratatuta egon den enpresarekin eta EiTBrekin ere, baina, adierazi dute ez dutela langileen subrogazioa bermatzen duen proposamenik jaso. ELAren aburuz, horrek indarrean dagoen hitzarmena urratzen du, baita gatazka ebazteko «borondate falta argia» agertu ere.
«Administrazio publikoan egonkortze prozesuak ematen ari diren bitartean, enplegu publikoa prekaritzatzeko sortutako azpikontratak are egoera prekarioagoan uzten ditu EiTBk hartutako erabaki honek», sindikatuaren arabera. Hori dela eta, hilaren 25ean ekingo diote greba mugagabeari.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
