
MFS Trapaga enpresaren asanbladak greba mugagabea hasiko du datorren apirilaren 9tik aurrera. Automobilgintzarako piezak egiten dituen lantegi honek 106 langile ditu eta kaleratzeko arriskuan daude.
ELAk ohar baten bidez gogorarazi duenez, urtarrilaren 27an administratzaile konkurtsalak enpresa batzordeari jakinarazi zion langile guztientzako enplegu erregulazio espediente (EEE) bat aurkezteko asmoa duela. Enpresa batzorde hau ELAko 6 ordezkarik eta LABeko 3k osatzen dute. «Erabaki bidegabe honen aurrean, ELAk greba mugagaberako deialdia egitea proposatu zuen. Aste batzuk pasa direnean, EEEaren kontsulta-aldiaren hasieraren aurrean, langileek, gehiengo zabalarekin, ELAk egindako proposamena onartu dute eta greba mugagabea deitzeko erabakia hartu dute», adierazi du sindikatuak ostiral honetan.
Nabarmendu duenez, plantillak «antzeko egoera» bat bizi izan zuen 2023an. «Urte horretan enpresak EEE bat aurkeztu zuen, eta langileen borrokarekin erantzun zitzaion, beren lanpostuen defentsan. Orduan plantilla antolatu zen, greba deialdi bat eginez. Enpresak atzera bota zuen erabakia. Oraingoan ere garbi daukagu antolakuntzak eta mobilizazioak enpresaren erabakiak aldatuko dituztela», baieztatu dute.
Duela hilabete, LABek ere salatu zuen egoera eta enpresa «bideragarria» dela defendatu zuen sindikatuak. «Kualifikazio handiko langileak eta sektorean urte askotako esperientzia izanik, jarduera produktiboak bideragarria izaten jarraitzen duela uste dugu». Era berean, erakunde publikoei dei egin zieten, «MFSn lan egiten duten pertsona guztien lanpostuak eta lan baldintzak mantentzea berma dezaten».

«Sánchez puede ganar las elecciones, pero tiene que explicar por qué quiere cuatro años más»
«Guretzat eztabaida da hezkuntza sisteman ze ratio egon behar diren»

Detienen a un hombre por la muerte de una mujer de 44 años en Arguedas

La coordinadora ecologista Naturkon suspende sus relaciones con la Diputación de Gipuzkoa
