Esfortzu bortitz bat
Esfortzu bortitz bat

Euskal Herriko Itzulia hasteko, erlojupeko azkarra izan genuen: 20 minutuko esfortzu bortitz bat. Niretzat, pertsonalki, ez zen ibilbiderik egokiena, lauegia aukeran, baina esfortzu on bat izan da Itzulia hasteko, eta Indurain Sari Nagusiko sentsazio horiekin eta hankekin gustura nago.
Aste polit bat etorriko den sentipena daukat. Astearte honetatik aurrera guretzat aproposagoak izango diren etapak iritsiko dira. Gaur esprinterrentzat izango den etapa bakarra da. Haizeak, ematen duenez, bakean utziko gaitu eta inolako arriskurik ez dugu edukiko; beraz, dauden esprinter gutxi horiek aukera ondo aprobetxatu nahiko dute.
Guk, Paul Miquelen dohain hori jokatuko dugu, baina faborito nagusia agian Caleb Ewan dela esango nuke. Azkenean, INEOSek sailkapen nagusirako ez du gizon indartsurik ekarri, baina bai gizon azkar batzuk Caleb Ewani laguntza handia eman ahal diotenak bukaera horretan. Honenbestez, bera joko nuke gaurko faborito nagusitzat.

40.000 personas alzan la voz para «convertir nuestros sueños» en «las pesadillas» del fascismo

El PP cancela su campaña en Gipuzkoa tras los incidentes en el acto de Hernani

El empujón del ertzaina a una huelguista el 11N que causa indignación en redes

El vasco más rico del mundo vive en Suiza y basó su fortuna en el petróleo y el zinc


