Gaur ikusiko da zein dagoen Itzulia lehiatzeko eta zein ez
Atzoko etapa «lasaia» izan bazen, gaurkoak «bakoitza bere lekuan jarriko du». Hala dio Unai Iribar txirrindulariak NAIZen Itzulian zehar argitaratzen ari den egunerokoan. Gainera, etxeko errepideetan ibiliko da asteazken honetan. «Ea ondo ateratzen zaidan».
Atzoko etapa «lasaia» izan bazen, gaurkoak «bakoitza bere lekuan jarriko du», Unai Iribar txirrindulariaren egunerokoa.

Etapa nahiko lasaia izan zen. Guk, gure aldetik Diego sartu genuen eguneko ihesaldian, mendiko mailot horren borrokan eta helburu hori bete genuen, podiumean presentzia hori edukiz eta gaurko egunean mendiko mailot hori eramateko etapan zehar.
Atzean Ineosek kontrolatu zuen, Caleb Ewanen esprinteko interesen alde eta berak ere bikain erantzun zien taldekideen lanari. Alderdi txar bakarra hiru kilometroren faltan izan zen eroriko handi hori, generaleko jendea ere harrapatu zuena. Baina beno, azkenean, denei denbora bera eman zitzaien hiru kilometroko lege hori dela-eta.
Gaurko eguna desbedina izango da. Gaintzako eta Lazkaomendiko azken igoera horiek bakoitza bere lekuan jarriko du eta gaur ikusiko da zein dagoen Itzulia lehiatzeko eta zein ez. Nire aldetik, etxeko etapa izango da, beti entrenatzen dudan errepideetatik pasako gara eta, egia esan, ilusio handia egiten didan etapa bat da. Ea ondo ateratzen zaidan eta lan txukun bat egiten dudan.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak


