
ELAk sei greba egun deitu ditu Gipuzkoako egoitzen sektorean, ekainaren 11, 12 eta 13rako eta uztailaren 9, 10 eta 11rako. Sektoreko 5.000 langileen lan baldintza «prekarioak» hobetzeko aldarrikatu du, eta gogorarazi du Aldundiak %90ean finantzatutako zerbitzu publikoa dela.
«Plantillaren %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak ditu. Azken urteotan, egoitzetako arreta zuzeneko orduak murriztu egin dira, eta horrek nabarmen handitu ditu lan kargak, langileen osasunaren eta zerbitzuaren kalitatearen kaltetan», gaineratu du ELAk, eta «egoera hori negozio logika batean oinarritutako zaintza sistema batetik» datorrela kritikatu du, «enpresa pribatu eta irabazi asmorik gabeko erakunde gehienek irabaziak lor ditzaten».
Gipuzkoako egoitza eta eguneko zentroen hitzarmen sektorialaren negoziazioa urtarrilean hasi zen, eta, lau bileraren ondoren, ELAren esanetan, «patronalek ia ez diete erantzun» sindikatuaren aldarrikapenei: %100eko jardunaldiko kontratuak langile guztientzat; soldata arrakalarekin amaitzea; lan orduak 32 ordura jaistea, eta adinean gora doazen langileek erretiroa aurreratu ahal izateko formulak ezartzea; arrisku psikosozialen plan adostuak; zerbitzua euskalduntzeko baliabideak; eta trantsizio ekosozialean aurrerapausoak, «bertako produktuak txertatuz jatorduetan»
«Gauzak horrela, ELAk sei greba egun deitu ditu, eta Foru Aldundiari eskatu dio neurriak ezartzeko zaintzak erdigunean jarriko dituen eta genero arrakalarekin amaituko duen eredu bat lortzeko», azpimarratu du.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
