
Tony Goldwyn-ek zuzendutako filma da, eta Bobby Cannavale (Max) eta William A. Fitzgerald (Ezra) aktore hasiberriak ditu protagonista. Robert De Niro, Rose Byrne, Vera Farmiga, Whoopi Goldberg eta Rainn Wilson ezagunak ere aktore zerrendan ageri dira.
Max Brandel (Bobby Cannavale) eta bere semearen (William Fitzgerald) istorioa azaltzen duen komedia dramatikoa da. Max telebistako gidoilaria da, baina bere bizitzan aldaketa bat egitea erabaki du gehien gustatzen zaion horretan aritzeko: stand-up komedia. Idazketa alde batera utzi eta ikusleei barre eginarazteko helburuz arituko da.
Orain bere aita Stan-ekin (Robert De Niro) bizi da; chef trebe baina xelebrea da, eta semearen norabide berri hori arriskutsuegia eta ezegonkorregia dela uste du. Max-ek, Jenna emazte ohiarekin (Rose Byrne) Ezra izeneko 11 urteko seme bat du, autismoaren espektroko nahasmena duena.
Filmean zehar jakingo dugu Max-ek ez zuela haurtzaro eredugarririk izan; ama baten presentziarik gabe jaio zen, abandonatu egin baitzuen Stanen (Robert De Niro) hoztasun eta izaera suminkorraren ondorioz.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

