
Nevado del Ruiz izeneko sumendiaren erupzioak, 1985eko azaroaren 13an, Kolonbiaren historiako tragediarik handienetako bat eragin zuen: 23.000 pertsona baino gehiago hil ziren, eta Armero herria ia erabat suntsitu zen. «Armeroko tragedia» bezala ezaguna den sarraskia izan zen.
Jenifer de la Rosa (dokumentalaren zuzendaria) izan zen bizirik irten zen haurretako bat, eta adopzioan eman zuten herrialdetik kanpo, Valladolidera (Estatu espainola), urte eta erdi besterik ez zituela. Hogeita hamar urterekin, ama biologikoak bizirik jarraitzen duela sinestarazita, bere sustraiak arakatzea erabaki du ‘Hija del volcán’ dokumentalean.
Ikerketa honek bere jaioterrira eramango du irudietan islatzen duen katarsi bidaia baten bidez. Bilaketa horren aitzakiaz, esperientzia unibertsal bati buruz hitz egiten duen lana osatu nahi izan du: adoptatuen diaspora mundu osoan. Itxaropenak eta erantzunen bilaketak bultzatuta, beren iraganeko mamuak, literalak zein sinbolikoak, jazartzeari inoiz uzten ez dioten pertsonak.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

