
Honakoa ez da ‘Fantastic Four’ (‘Los cuatro fantasticos’) superheroi-sagaren bertsio femenino berri bat, inondik inora; ‘The Fabulous Four’ (‘Las cuatro fantasticas’) lau emakume protagonista dituen eta Jocelyn Moorhouse-k zuzentzen duen komedia bat da.
Marylin (Bette Midler) ezkontzear dago. Ezkondu aurreko agurra ospatzeko, unibertsitateko hiru lagunek, Lou (Susan Sarandon), Alice (Megan Mullally) eta Kittyk (Sheryl Lee Ralph), Key West-en zehar bidaia bat egiteko bisita egingo diote. Bidaian, euren arteko harremanak eta iraganeko pasarteak berpiztu egingo dira.
Umorea eta emozioak uztartuz, film honek heldutasunaren erronkak eta emakumeen arteko elkartasuna modu samur, arin eta dibertigarrian erakutsiko ditu.
Susan Sarandon
Emakume protagonisten artean Susan Sarandon-en parte-hartzea da azpimarragarriena. 1970eko hamarkadan hasi zen nabarmentzen, ‘The Rocky Horror Picture Show’ (1975) eta ‘Atlantic City’ (1980) filmekin. Bere lanik esanguratsuenetako bat ‘Thelma & Louise’ (1991) da, emakumezko pertsonaien indarra eta askatasuna irudikatu zituena, eta kultuzko filma bihurtu dena. 1995ean Oscar Saria irabazi zuen ‘Dead Man Walking’ filmean egindako lan bikainagatik. Bere ibilbidean zehar emakume konplexu eta sendoen roletan nabarmendu da, eta aldi berean aktibismo sozial eta politikoan ere parte hartu du, giza eskubideen eta bakearen aldeko borrokalari gisa.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

