
Sarah Gigante txirrindulari australiarrak (Ag Insurance-Soudal Team) irabazi du asteazken honetan Italiako Giroko 4. etapa, azken bi kilometroetan egindako ihesaldi ikusgarriaren ostean. Hori dela eta, bakarrik heldu da Piannezeko gainera.
«Shockean nago», azpimarratu du garaileak helmugan. Ez da gutxiagorako ere. Sekulako erakustaldia eskaini du azken igoeran, bakarka iristeko.
Sailkapen nagusian aldaketa nabarmena egon da. Izan ere, Marlen Reusser Movistar taldeko txirrindularia sailkapen orokorreko lehen tokira itzuli da, asteazken honetan hirugarren amaituta. Anna Hendersoni (Lidl-Trek) ostu dio maglia arrosa. Elisa Longo italiarrak osatu du etapa honetako podiuma, bigarren izanda, Giganterengandik 25 segundora.
Euskaldunei dagokienez, Usoa Ostolaza izan da onena, 20. helmugaratu baita, bi minutu eta 50 segundotara. Ane Santesteban errenteriarra 36.a izan da helmugan, irabazlearengandik 6:31ra, eta Naia Amondarain Ibarrako txirrindulariak ia 23 minutu galdu ditu.
Asteartean Ostolazak Mendiko maillota eskuratu bazuen, asteazken honetan galdu egin du Sarah Giganteren mesedetan. Australiarrak 40 puntu ditu eta zarauztarrabigarren sailkatua da, 25 punturekin.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
