
«Ez dut gura ikurrina soilik mehatxuei aurre egiteko tresnatzat ulertua izatea. Ikurrina gehiago da, pentsatzeko eta egiteko modu bat adierazten du, nortasun bat, izateko modu bat», aldarrikatu du igande goizean Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarraren buruak, Bilboko EAJk urtero ikurrina eraikin bateko kanpoko aldean jarri zen lehen egunaren urteurrena ospatzeko egin ohi duen ospakizunean.
Ikurrina 1894ko uztailaren 14an jarri zen lehen aldiz Euzkeldun Batzokija deitu zuten egoitzan, Bilboko Zazpi Kaleetan, Bilboko Posta kaleko 24. zenbakian zegoen etxeko bigarren solairuko lokala inauguratzeko. EAJek gogora ekarri duenez, lehen ikurrina artilezkoa zen, eta Euzkeldun Batzokija-ko kiderik beteranoenak, Ciriaco de Iturri y Urlezagak jaso zuen. Urte baten buruan, irailaren 12an zehazki, konfiskatu egin zuten frankistek, Euzkeldun Batzokija itxi zutenean.
Sabino eta Luis Arana Goiri anaiek sortu zutela esaten ohi da, baina hainbat lekukotasun eta ikerketen arabera, Luis izan zen ikurrinaren diseinatzailea.
EAJek gogora ekarri duenez duenez, lehen ikurrina artilezkoa zen, eta Euzkeldun Batzokija-ko kiderik beteranoenak, Ciriaco de Iturri y Urlezagak jaso zuen. Hurrengo urtean, zoritxarrez, irailaren 12an, konfiskatu egin zuten Espainiako agintariek Euzkeldun Batzokija itxi zutenean.
Igandeko ekitaldian, Ansolak ikurrina aldarrikatu du euskal gizartean oso errotuta dauden balore batzuen sinbolo gisa: zehazki, «bakea, berdintasuna, justizia soziala, elkartasuna, oparotasuna eta ongizatea» aipatu ditu. Balore horiek «defendatu egin behar ditugu irmotasunez eta epelkerian erori barik –gehitu du–. Balore horreen kontra egon zirenei eta daudenei, gure eskubide historikoak, autogobernua eta ekonomia ituna ukatu izan dutenei, argi eta garbi esaten diegu: zuekin, ez».
Memoria historikoa, pertsonen duintasuna, giza eskubideak, euskal kulturari eta euskara... hauek guztiak ere ikur horren esanahiaren barne sartu ditu. «Ikurrina hori guztia da. Ezin da soilik mehatxuei aurre egiteko erabili. Herri ikuspegi baten sinboloa da, elkarrekin bizitzeko modu batena, eraikitzeko eta aurre egiteko moduarena», azpimarratu du.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
