
Mikel Landak datorren abuztuaren 5etik 9ra jokatuko den Burgoseko Itzuliko XLVII. edizioan parte hartuko duela baieztatu du herrialde horretako Aldundiak. Italiako Giroko lehen etapan izandako erorikoan orno bat hautsi eta hiru hilabetera. Burgoseko Foru Aldundiak, probaren antolatzaileak, baieztatu du Landa izango dela Soudal Quick-Step taldea gidatuko duen liderra txirrindulariak oso ondo ezagutzen duen proban; izan ere, bi aldiz irabazi du (2017 eta 2021ean).
Hamabi astez bere onera itzultzen aritu ondoren, Landa lehiaketako erritmoa eta sentsazioak berreskuratzeko asmoarekin dabil, eta tropelean itzulerarik esperoenetarikoa izango da, ez bakarrik lesiotik osatuta itzuliko delako, baizik eta proba honekiko duen ezagutza eta arrakasta historialagatik.
Soudal Quick-Stepek, Landarekin batera, honako talde orekatua aurkeztuko du: Louis Vervaeke (Belgika), Luke Lamperti (AEB), Pieter Serry (Belgika), William Junior Lecerf (Belgika), Gianmarco Garofoli (Italia) eta James Knox (Erresuma Batua).
Aurtengo edizioa
Aurtengo edizioak hamalau mendate izango ditu, tartean Lagunas de Neilako igoera erabakigarria. Talde belgikarrak hainbat aukera taktiko izango ditu eta Landaren ezagutza probako hainbat une giltzarriren funtsezko gakoa izango da.
Azken hilabeteetan, Soundal Quick-Stepek Remco Evenepoel belgikarraren Tourreko baja ere pairatu du, eta taldea une zail batean dago. Landaren itzulerak kemena berpiztu die eta helburu nagusia, batik bat, txirrindulari arabarrak lehiatzeko erritmoa berreskuratzea eta egun atseginak edukitzea da, beti begirada Vueltara bideratuta.
Gogoratu beharra dago Landak Giroan amets guztiak zapuztuta ikusi zituela, medikuen lehen diagnostikoak denboraldi osoa galtzea aurreikusten baitzuten. Azkenean lasterketa honetan izango dela egiaztatu dute probaren antolatzaileek.
Beraz, txirrindulari arabarra prest dago Burgosen berriro lehiatu eta zaleen aurrean itzulera biribila egiteko, bere lorpenei beste bat gehitze bila.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
