
Euskal txirrindularitza taldeek gaztez hornitzen jarraitzen dute. Laboral Kutxak bi izen berri batuko ditu bihartik aurrera, Irati Aranguren eta Maite Urteaga. Caja Ruralek, berriz, hiru gazteri emanen die aukera. Horietako bat, Gorka Corres arabarra.
Aranguren euskal txirrindularitzaren etorkizuna da. Junior mailan denboraldi bikaina osatzen ari da. Zortzi garaipen bereganatu ditu, besteak beste Gipuzkoako Itzulia. Aste honetan bertan nazioartean ere aritu da Watersley Ladies Challenge lasterketan, non seigarren amaitu duen irabazle suertatu zen Paula Ostiz nafarrarengandik 56 segundora. Espainiako txapelketan Ostizen atzetik bigarren izan zen eta 17 urterekin profesionalen artean lehiatzeko aukera izanen du.
Urteagarena, aldiz, kontrako kasua da. 25 urte ditu, duela hiru baino ez zen hasi bizikletan ibiltzen eta aurtengoa izan du lehena lehiatzen. Baina azkar erakutsi du bere maila. Lehen hamarren artean sailkatu zen espainiar txapelketetan, bai erlojupekoan bai iraupeneko frogan.
Gorka Corres, Caja Ruralekin
Caja Ruralek hiru gazteri emanen die aukera. Gorka Corres arabarra eta Iker Perez eta Pablo Lospitao.
Corresek (Gasteiz, 2005), bere taldekideek bezala Caja Rural-Alea bigarren taldean 23 urtez azpikoetan bakarrik lehiatu denak, denboraldi honetan zehar hiru garaipen lortzeko erregulartasun nabarmena erakutsi du: Ereño, Amorebieta eta Salinas.
Etorkizuna ikusten dio talde nafarrak. Izan ere, urte osoan top 10 ugari izan ditu, eta ibilbide ezberdin askotan defendatzen dela erakutsi du. eta duela gutxi Granadako Espainiako Txapelketan seigarren izan zena. Ziklokrosean ere aritu zalea da, Munduko Kopako hainbat frogatan parte hartu du azken urteetan.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»
