Paul Urkijoren ‘Gaua’ filmaren teaser trailerra eta teaser posterra eman dituzte ezagutzera astearte honetan. Hau zinemagile arabarrak zuzendu duen hirugarren film luzea da, ‘Errementari’ eta ‘Irati’ film arrakastatsuen ondoren.
Sitgeseko Zinema Fantastiko Jaialdiaren 58. edizioko Sail Ofizialean estreinatuko da pelikula, azaroaren 14ean zinema-aretoetara iritsi aurretik.

Urkijoren aurreko lanen moduan, ‘Gaua’ filmak fantasia eta errealitate historikoa uztartzen ditu; oraingoan, baina, euskal mitologiaren gaueko munduan murgilduko gaitu, XVII. mendean girotutako istorio honetan. Filmak gaueko izakien mundu mitologikoa eta euskal sineskerien iruditeria agertzen ditu misterioz, emozioz eta epikaz betetako unibertso batean.
Protagonista Yune Nogueiras da (‘La infiltrada’; ‘Akelarre’), eta alboan ditu Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza. Filmeko aktoreen artean daude, halaber, Xabi ‘Jabato’ Lopez, Erika Olaizola, Manex Fuchs eta Elena Uriz.
Hemen sinopsia: Euskal Herriko mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesaldian, hiru emakumerekin topo egingo du. Hauek, erreka ondoan arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak kontatzen dizkiote elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonistetako bat.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
