
Cesc Gay zinegileak 50 urteko bikote-krisiari buruzko komedia berria ondu du, Eduard Solarekin batera idatzia. Filma Bartzelona eta Erroma artean garatuko da, eta Nora Navas da protagonista, Juan Diego Botto eta Rodrigo de la Serna aktoreekin batera.
Eva 50 urteko emakumea da, hogei urte baino gehiago daramatza ezkonduta eta bi seme-alaba nerabe ditu. Erromako negozio-bidaia batean, konturatuko da berriro maitemindu nahi duela, ‘beranduegi’ izan baino lehen.
Bartzelonara itzulita, ezagutzen zuen bizimoduarekin haustea erabakiko du eta ezkongabe gisa bizitzera abiatuko da, sedukzio-jokoetara, ustekabeko zitetara eta berriro ere zaurgarri sentitzeko arriskura irekita. Filmean, haren urratsak jarraituko ditugu urtebetez.
Une gozo eta mingotsez beteriko prozesu hau bidaia emozional bihurtuko da, non protagonistak bere identitatea esploratuko duen emazte eta ama roletatik harago, eta bere nahiak entzutera ausartuko den, filtrorik eta kontzesiorik gabe.
Nora Navas da protagonista nagusia; ‘Pa negre’ filmean egindako lanagatik egin zen ezagun. Film horrek sari ugari ekarri zizkion, hala nola Donostiako Zilarrezko Maskorra, Goya Saria edo Emakumezko Antzezpen Protagonista Onenaren Gaudí Saria.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki

