
Laura Carreira zinemagileak kritika zorrotza egingo dio gizarte indibidualista eta kapitalistari ‘On Falling’ bere lehen lan luzean. Filma 2024ko Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen eta Zuzendari Onenaren saria irabazi zuen. Filmak prekarietatea, isolamendua eta alienazioa modu zorrotz, baina zintzoan erakusten dituen erretratua eskainiko digu.
Aurora, Eskoziako biltegi handi batean lan egiten duen emakume portugaldarra da protagonista nagusia. Lantokiko hormen eta partekatutako pisuko bakardadearen artean harrapatuta bizi da. Algoritmoetan oinarritutako eta bananduta egoteko diseinatutako ekonomia nagusi den gizartean. ‘On Falling’ filmak zentzua aurkitzeko eta konektatzeko borroka isila eta bizia aztertuko ditu.
Inspirazio iturriak
Zinemaldiko aurkezpeneko prentsaurrekoan, Carreirak azaldu zuen filmaren abiapuntuak bi iturritatik etorri zirela. Alde batetik, 18 urterekin izan zuen lehen lan esperientzia kaxkarraren oroitzapenek eragina izan zuela istorioa lantzen hasi zenean. Bestetik, filmeko biltegietako langileekin elkarrizketa ugari egin zituela. «Elkarrizketa horiek eragin handia izan zuten pelikulan, eta xehetasun asko atera nituen horietatik», esan zuen.
Carreira bolada batez Eskozian bizi izan zen, baina ez du herrialde horren aztarnarik erakutsiko pelikulan. «Garrantzitsua zen hori. Izan ere, protagonista bere etxean edo biltegian bizi da –hori da bere bigarren etxea–, eta hiriarekin duen deskonexioa agertu nahi nuen, beste munduaz aparte bizi den sentsazio hori», azaldu zuen. Hala ere, garrantzitsutzat jo zuen pertsonaiarekiko «adeitsua» izatea, sarritan halako gaiak lantzen dituzten filmak «ilunegiak» bihurtzen direlako eta inguruko pertsonaiak «errudun» moduan aurkezten dituztelako.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

