
Iruñeko desgaitasun eta zahar egoitzen sektoreetako profesionalek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren aurrean, lan hitzarmenen negoziazioan aurrerapausoak emateko eta lan baldintzak hobetzea eskatzeko.
LAB sindikatuak deitutako elkarretaratzean, sektoreko langileek patronalen «jarrera arduragabea eta setatia» salatu dute, lan baldintzak hobetzeari «uko» egiten diotelako, eta horrek erosteko ahalmena galtzea eragin duelako kasu batzuetan.
Gizartearentzat funtsezkoa den sektore bati eragiten diotela ohartarazi dute sektoreko langileek: «Gure lanak pertsona ahulenen arreta eta zaintza babesten ditu, eta dagozkigun errespetua eta duintasuna eskatzen ditugu».
Ildo beretik, Nafarroako Gobernuaren jokabidea ere kritikatu du LABek asteazken honetako elkarretaratzean: «Erantzukizun argia du, enpresa pribatuei diru publikoa ematen baitie, baina diru-laguntzak jaso arren, enpresek sektoreko lan baldintzak hobetu gabe jarraitzen dute».
Negoziazioa bultzatzeko asmoz, LABek iragarri du beste mobilizazio deialdi bat egingo duela azaroaren 13an, 10:00etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, eta bi sektoreetako langile guztiei parte hartzeko deia egin die.
Sindikatu abertzaleak azpimarratu duenez, «indar kolektiboarekin, batasunarekin eta mobilizazioarekin bakarrik lortuko da hitzarmena desblokeatzea».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
