
Baikok eta Iñaki Artolak akordioa lortu dute asteazken honetan kontratua hiru urte gehiagoz luzatzeko, 2028ra arte. 31 urteko pilotaria pozik agertu da sinatutako akordioarekin: «Beste hiru urtez jarraitu ahal izango dut pilota profesionalean hobetzen jarraitzako».
Binakako Txapelketaren atarian berritu du kontratua Artolak. Hain justu ere, datorren astelehenean, azaroaren 24an, ekingo dio txapelketari Tolosako Beotibarren, Imaz lagun duela Laso eta Albisuren aurka jokatzeko.
«Iaz Mariezkurrenarekin ia-ia txapela eraman genuen. Imaz beste mota bateko atzelaria da, baina urruti irits gaitezkeela uste dut», adierazi zuen Alegiako pilotariak asteartean txapelketaren prentsaurrekoan, Bilbon.
Alegiako aurrelariak pilotaleku horretan egin zuen debuta 2014ko ekainaren 28an.
2021ean buruz buruko txapelketan finalerako sailkatu zen Jokin Altunarekin batera, baina lesio baten ondorioz ezin izan zuen jokatu, eta Beñat Rezustak ordezkatu zuen.
2025ean Buruz Buruko Txapelketako txapeldunordea izan zen, Altunaren aurka galduta. Egungo Binakako Txapelketako txapeldunordea ere bada, Mariezkurrenarekin batera, Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezustaren aurkako finalean 20 tantotan geratu ostean. Azken hau izan da alegiarrak profesionaletan izan duen denboraldirik onena.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
