
Errigoraren hamabigarren kanpaina, ‘Euskarari puzka’, bukatu berritan, balorazioa egin du herri ekimenak. Gaur gaurkoz Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak beharrezkoa duen babes ekonomikoa bildu duela adierazi du, AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia eragileek egiten duten lanari bultzada emateko.
«Oso kanpaina emankorra» izan dela nabarmendu du, izan ere, 16.400 saski eskatu dira guztira, eta horietako bakoitzaren balioaren laurdena ekarpen ekonomikoa dela kontuan hartuz, «256.500 euro bideratuko dira aurtengoan Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintza laguntzera, iaz baino 18.000 euro gehiago», zehaztu du ohar batean.
«Errigoraren kanpainarik arrakastatsuenetariko baten aurrean gaudela esan dezakegu beraz, eta gainera, urtetik urtera harrera eta emaitza hobeak uzten dizkiguna. Elkartasun kanpaina bat hainbeste urtez bizirik mantentzeak lan handia eskatzen du; eta hortaz, aipamen berezia egin nahiko genioke urtez urte bere lekutik tinko lanean jarraitzen duen Errigorako kide orori. Kanpaina honen bihotza auzolana da», adierazi du esker onez. Ablitaseko auzolan erraldoia, herriz herriko ekimenak, San Fermin ikastolako auzolana, ekoizleen arteko auzolana edota banaketan lagundu duten boluntarioak, guztiak gogoratu nahi izan dituz eta beraien lana txalotu.
Herri ekimenak gogoratu du saskien banaketa fasean sartu berri direla, eta ondoko egun eta asteetan zehar iritsiko direla auzo eta herrietako banaketa puntuetara. Eskatzaileei emailez jakinarazko zaie non eta nola jaso behar dituzten.

EHU cerrará el Campus de Araba el próximo lunes ante el anuncio de un acto de Vox

Una encuesta sitúa a EH Bildu como fuerza emergente en Santurtzi con un PNV en declive

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

La muerte de Kerman Villate, un crimen «despreciable» y un proceso judicial «atroz»
