
Elordi erritmoa jartzen eta Zabaleta kolpeka, bikote oso indartsua osatzen dute mallabiarrak eta etxarrendarrak. Eta igande honetan, Mallabian bertan, aurrelariaren jaioterrian, Elordik bere distirarik handiena atera du, Zabaletarekin batera bikote osoa osatu eta, bide batez, aurrean ere errepertorio zabala eskainiz.
Partida hasi ordurako 0-5eko partziala ezarri dute, oraindik ere Jaka eta Iztueta kantxan kokatzeko zeudela. Tolosarrak ez du lortu pasa den astelehenean erakutsi zuen segurtasuna azaleratzea. Huts gehiegi egin ditu aukeran (8 orotara) eta beraz, Jakak ez du bete-betean errematatzeko aukerarik izan, Beotibarren Artola eta Imazen aurka ez bezala.
5-12ko tantoa izan da Lizartzarrak egin duen lehendabizikoa, ordura arte batutako lauak urdinen akatsen ondotik etorri baitira. Gerora, guztira, hiru egindakorekin bukatu du. Estatistika pobreak Elordi-Zabaleta bezalako bikote txapeldun bat menderatzeko.
Kontrara, mallabiarrak bederatzi egindakorekin bukatu du baina zenbakiez harago, badago sasoi ona neurtzen duen beste ezaugarri bat ere, eta hori kantxan mugitzeko modua da. Noski, Elordik ongi ezagutzen du bere jaioterriko pilotalekua –hala ere, bi sake luze atera ditu– eta hurbilekoak gerturatu izanak are gehiago hauspotu du.
Urdinen erritmora
Sentsazio on horien erakusle izan da, esaterako, 10-18ko tantoa. Gorriak hamaika modura saiatu dira urdinengan hutsuneak eragiten baina Elordi eta Zabaletaren koordinazio ona –atzelaria aurrean eta aurrelaria atzean–, kontraerasora joteko baliagarri izan da, azkenean Iztueta errebotera bidali eta tantoa ezin eramateko.
Partidan, oro har, urdinek eraman dute aginte makila, hasierako 0-5a lagun izan dutela. 3-6 eta 9-14ra gerturatu dira gorriak, eta bigarren erdi horretan indarrak parekatzen ari zirela zirudienean, Elordik errotik apurtu du gorrien erreakzioa, beste gantxo ikusgarri batekin. Ordutik, 3-8ko beste partzial batekin, garaipena bideratu dute Aspekoek, ligaxkan hirugarren puntua batu eta Laso-Albisurekin berdintzeko. Gainera, Eibarko enpresaren asteburuko garaipen bakarra sinatu dute.
FITXA TEKNIKOA
JAKA-IZTUETA 12
ELORDI-ZABALETA 22
Partidaren iraupena: 49.40 minutu. Pilotakada kopurua: 363 pilotakada. Egindakoak: 3 Jakak eta 0 Iztuetak; 9 Elordik eta 2 Zabaletak. Galdutakoak: 3 Jakak eta 8 Iztuetak; 5 Elordik eta 4 Zabaletak. Markagailua: 0-5, 1-5, 2-5, 2-6, 3-6, 3-7, 3-10, 4-10, 4-11, 4-12, 5-12, 6-12, 6-13, 7-13, 7-14, 9-14, 9-15, 9-17, 10-17, 10-18, 10-20, 11-20, 12-20, 12-21, 12-22. Gertaerak: Binakako txapelketako partida, laugarren jardunaldikoa, Mallabiako pilotalekuan jokatutakoa.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
