
Urtea ariketa fisiko apur bat eginez bukatzea ezinbesteko hitzordua da askorentzat. Hala erakusten du asteazken honetan Euskal Herrian osoan zehar 150 San Silvestre lasterketa antolatu izana, Lasterketak.eus webguneko datuek diotenez.
Donostian, esaterako, 40. edizioa izan du aurten San Silvestrek, inoiz baino lasterkari gehiagoren parte hartzearekin, 6.000 dortsal salduta. Beste urte batez, GARA babesle izan da.
Iraitz Arrospide eta Fernanda Fleischmann izan dira azkarrenak.

Iruñean, 5.000 dortsal saldu dituzte 4,5 kilometroko ibilbide zirkularra zeukan lasterketarako.
Irteera mailakatua izan da: lehenak lerroak atleta federatuen dortsal zuriak eta marka jakin batzuk zituztenak izan dira, eta, ondoren, gainerako parte-hartzaileak abiatu dira, horietako asko taldean. Iruñea urtea mozorrotuta hartzen duen hiria izaki, asko eta asko izan dira hitzordu honetara hala agertu direnak. Nolanahi ere, beste hiri batzuetan ere halako irudiak utzi ohi ditu lasterketa honek.
Iruñeko ehen postua Alvaro Alduan eta Raquel Echeverria atleta federatuek eskuratu dute.
Gasteizen, 2.500 bat lagunek hartu dute parte San Silvestre lasterketaren 41. edizioan, eta izen ezagunak izan dira podiumaren gorenean. Izan ere, Elena Loyok seigarrenez irabazi du, eta Urko Herranek, bosgarren garaipena eskuratu du segidan.

Mendizabalako aparlekuan hasi eta bukatu da proba, sei kilometroko ibilbide lauarekin.
Esan bezala, honakoak hiru adibide baino ez dira, baina gutxienez 150 lasterketa egin dira Euskal Herriaren luze-zabalean urtea kirola eginez agurtzeko.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
