
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urte bukaerako elkarretaratzea egin asteazken honetan Bilbon, 2025 honen balantzea egiten eta eskubide unibertsalak benetan bermatzeko premia azpimarratzeko: «Eskubideak pertsona guztientzat ez diren bitartean, pribilegioak dira».
«Gure mugetara iristeko ahaleginean» hildakoen kopuruak 2025ean behera egin badu ere, taldeak dio joera horrek ez duela legeria egokitu baten isla, baizik eta muga-politiken gogortzearen ondorioa. 2026an, Europako Migrazio eta Asilo Ituna erabat aktibo egongo da, eta taldeak salatu du pertsonak ez daudela erdigunean.
Ikuspegiren 2025eko barometroa aipatuz, OEEk nabarmendu du euskal gizarteak ez duela immigrazioa arazo gisa hautematen, jarrera inklusiboa duela eta migrazioak ekarpen positiboa egiten diola garapen ekonomikoari, lan-merkatuari eta zahartzeari aurre egiteko erronkei.
Hala, Lakuari, Aldundiei eta Udalei dei egin die, «Euskadin bizi garen pertsona guztien premiei erantzunez beren betebeharrak bete ditzaten», eta gaineratu duenez, «horrek, besteak beste, egoera ahulenetan dauden pertsonen errealitate desberdinetara egokitutako kalitatezko gizarte-zerbitzuak bermatzea dakar».
Era berean gogora ekarri dute etxerik ez duten pertsonen egoera, EAEn 1.500 baino gehiago baitira (2022an zeudenen bikoitza) kalean egiten dutenak, eta beste 2.700 gau-aterpetxeetan daudenak; hamarretik zortzi jatorri atzerritarrekoak dira.
Bilbon, «dei-efektua» aitzakiatzat hartuta, Udalak etxerik gabekoak artatzeko SMUS zerbitzuei larrialdi-izaera kentzearen ondorioz, jantoki-txartela lortzeko gutxienez 3 hilabete itxaron behar da eta aterpetxe-plaza lortzeko urtebete ingurukoa; OEEk neurri gogor kritikatu neurri hori.
«Erakundeek noizko onartuko dute dei-efektu hori ez dela existitzen, baina existitzen dena bidegabekeriazko eta desberdintasunezko egoera bat dela, eta horrek herrialde askotatik bizimodu hobe baten bilaketa zilegian irtetea eragiten duela?», galdetu du plataformak.
Taldeak politika publikoak doitzea eta onartutako legeak martxan jartzea eskatu du (gizarte-zerbitzuen katalogoa, besteak beste), eta gogorarazi du Eudelek udaberrian onartutako erroldatze unibertsalerako politikek oraindik ez dutela errealitatean eraginik: «erroldarik gabe ez gara existitzen».
Halaber, politikariei eta hedabideei datuetan oinarrituta eta arduraz jarduteko eskatu die, informazio okerrak zuzen ditzatela exijituz.
Azkenik, OEEk berretsi du ‘Harrera herria’ eraikitzeko konpromisoa eta 2026ra begira agenda sozial eta inklusiboa exijitu du.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza
