
Joko areto baten aurka protesta egiteagatik epaitu behar dituzten lau sopeloztarrei elkartasuna agertzeko mobilizazioa egin dute gaur Sopelako udaletxetik abiatuta. Jende andana batu da lau gazteen absoluzioa eskatzeko eta gertatzen ari dena «muntaia poliziala» dela.
‘Etorkizuna jokoan’ zioen leloa buruan zeramatela igaro da Sopelako 4ekin1 plataformak deitutako manifestazioa joko aretoaren aurretik. Izan ere, Izpine Bidaurrazagak eta Joseba Ugalde plataformako kideek NAIZi azaldu ziotenez, auzipetuei akusazioak eskatzen dien zigorrak haien etorkizuna ezbaian jarri dezake.
Zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diezaietela galdegin du akusazioak, hots, joko aretoaren jabeak. Horrez gain, guztira, 112.400 euroko isuna ere eskatzen diete. Kalte jarraituak, hertsapena eta mehatxu egitea dira leporatzen dizkieten delituak. Birritan artxibatu dute auzia, baina, akusazioaren errekurtsoek berriz irekitzea lortu dute. Hala ere, fiskaltza erretiratu egin da.

Behin baino gehiagotan atzeratu diete epaiketa eta, printzipioz, martxoaren erdialdean dute jarrita data. Atzerapenak auzipetuentzat «karga erantsia» direla salatu izan dute plataformatik, ia bost urtez luzatzen ari baita prozesua,
Zigor eskaerak jakinarazi zirenean plataformak salatu zuen guztia «muntaia poliziala» dela. Izan ere, azaldu zuten garaiko testuinguruak eragina izan zuela lau herritar horien atxiloketan.
Adierazi zuenez, 2020 eta 2021 urteak «bereziki mugituak» izan ziren Sopelan: «Alde batetik, eraikitze lanetan ari ziren supermerkatu baten aurkako dinamika herritar bat martxan zegoen. Bestetik, joko areto baten aurkako dinamika herritar bat martxan zegoen. Eta gainera, Sopelako Udaltzaingoaren eta zenbait gazteren aurkako gatazka nabarmen bat ematen ari zen».
Horregatik, uste dute operazioa abiatu zutela herri mugimenduan modu aktiboan parte hartzen ari ziren zenbait herritar jazartzeko asmoz.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
