
Aurtengo Aberri Eguna, azken urteetan bezala, Iruñean egitea erabaki du EH Bilduk, eta bertan parte hartzeko deia egin die euskal herritar guztiei. Koalizio subiranistak aurreratu du «egitarau zabala» ari dela prestatzen. Urtero legez, 12.00etan Golem zinemetatik abiatuta manifestazioa egingo dute.
‘Zazpiak bat egin’ da EH Bilduk aurtengo Aberri Egunerako aukeratutako leloa. Hain justu, egungo nazioarteko testuinguruan, «ziurgabetasuna nagusi den garaiotan», proiektu kolektiboak inoiz baino «garrantzitsuagoak» direla uste du ezker subiranistak. Joan den urtarrilean nazioarteko egoeraren analisia egin zuen EH Bilduren Mahai Politikoak, eta orduan ere herritarrei ziurtasuna emango dien proiektu kolektiboen beharra azpimarratu zuen. «Euskal Herria da, hain justu, ziurtasuna eman dezakeen proiektu kolektibo hori», azaldu zuen, «erreferente antifaxista delako, eta justizia soziala eta bertako herritar eta gizarte sektore zabalen bizitzetan segurtasuna eskaintzeko gai dena».
Horrenbestez, Iruñean ospatuko duen Aberri Eguna Euskal Herriak irudikatzen duen proiektuarekin bat egiteko aukera izatea espero du EH Bilduk, «faxismoari aurre egiteko, euskal herritarren bizi baldintzak duintzeko eta eskubide sozialak bermatzeko, eta oldarraldi judizial, politiko eta mediatikoaren aurrean euskararen biziberritzea aldarrikatzeko».
Donald Trumpen alderdikideek Idahon ikurrina debekatzeko asmoa agertu berritan, apirilaren 5ean ikur nazionala Iruñean astintzera deitu du EH Bilduk.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
