
Alice Kellen-en eleberriaren zinemarako egokitzapena iritsi da; ‘Deja que ocurra’ bilogiaren lehen liburua egokitu dute eta aktore protagonistak Maxi Iglesias eta Margarida Corceiro izango dira.
Leah, pintore izan nahi duen neska gaztea, lur jota dago. Istripu tragiko baten ondorioz gurasoak hil zitzaizkion eta, harrezkero, ez da lehengo bera. Oliverri (Leahren anaia nagusiari) etxetik kanpo lan bat eskaini diote, eta Axel lagunik onenari eskatu dio hura zaintzeko. Leah betidanik berarekin maiteminduta egon dela eta bien bizitza errotik aldatzear dagoela jakin gabe, Axelek hura zainduko duela zin egiten du.
Elkarrenganako erakarpena handitu ahala, Leahk eta Axelek erabaki beharko dute haien maitasuna erreprimitu edo gertatzen utzi. Zaintza eta laguntza egoera gisa hasten dena tentsio emozionalez beteriko elkarbizitza bilakatuko da.
Gipuzkoan grabatua
2025eko ekainetik uztailera bitartean egin zen filmaketa, eta Gipuzkoako hainbat puntutan grabatu zen. Agertoki nagusien artean Zumaia, Pasaia eta Zarauzko malekoia daude, baita Donostia, Aia eta Aginaga ere, besteak beste. Madrilen grabatutako eszenak ere badaude.

PNV y PSE maniobran para modificar el nivel de protección de la Biosfera de Urdaibai

Una operación para disciplinar al PSOE, con toques chabacanos

El PNV aparta a Aburto en busca de «un nuevo liderazgo» para Bilbo

‘Helmuga, denak etxera’, la manifestación de enero de 2027 para sellar una realidad dolorosa

