Oiana Blanco Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da
Oiana Blanco judoka oriotarra Londresko Olinpiar Jokoetatik at geratu da lehenengo txandan Tokomo Fukumi japoniarraren aurka galdu ostean. Munduko judokarik hoberena da japoniarra.
NAIZ.INFO
LONDRES
Orioko judoka den Oiana Blanco Londresko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da -48 kiloko modalitatean. Tokomo Fukumi japoniarraren aurka galdu du. Mundu mailan lehen postuan dago japoniarra eta urrezko domina irabazteko hautagai nagusia da.
Berdinketarekin amaitu dute 5 minutuko arauzko denbora baina luzapenean ezin izan dio eutsi Blancok japoniarraren joari.
Olinpiar Jokoen inguruko albisteak jarraitzeko sartu NAIZen webgune berezian.