Etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du Realak
Bi eta huts galdu de Realak Betisen aurkako neurketa eta etxetik kanpo neurketarik irabazi gabe jarraitzen dute donostiarrek modu horretan. Paulao eta Ruben Castro izan dira goleatzaileak.
NAIZ.INFO
SEVILLA
Etxetik kanpoko bolada txarrari amaiera eman ezinda dabil Reala. Sevillan jokatu du gaur Betisen aurka eta bi eta huts galdu du.
Paulao izan da markagailua ireki duena. Hamazazpigarren minutuan burukada batekin jarri du bere taldea aurretik. Rubes Castroren gola, aldiz, neurketa amaitzeko denbora gutxiren faltan izan da.
Anoetan puntuak biltzen jarraituko beharko du Realak etxetik kanpoko arazoak medio. Sailkapenean gora begiratzen nahi badute Anoetatik kanpoko neurketetan itxura aldatu beharrean dira.
Jarraitu Liga NAIZen webgune berezian.