Laboral Kutxak eta Bilbao Basketek galdu egin dute
Bilbotarrek agur esan dite laugarren postuari Valencia Basketen kontra Miribillan galdu ostean (61-72). Baskoniak berriz, ziurtaturik dauka bigarren postua nahiz eta Estudiantes ezin mendean hartu (80-90).
Naiz.info
Bilbao Basketek porrot mingarria jaso du Miribillan Valencia Basket talde indartsuaren kontra (61-72) eta agur esan dio sailkapeneko laugarren postua lortzeko zituen aukerei. Jokalari garrantzitsuen lesioak gehiegi nabaritu dituzte bilbotarrel eta Valencia Basket erraz nagusitu da.
Bestalde, Laboral Kutxak Estudiantesen aurka galdu du. Bi taldeek ez dute ezer izan jokoan eta Estudiantesek merezitako garaipena lortu du.