INFO

Aretxabaletan hasi eta bertan amaituko da Emakumeen Birako 2. etapa

103,5 kilometro egin beharko dituzte gaur Emakumeen Bira lehiatzen ari diren txirrindulariek. Aretxabaletan hasiko dute etapa arratsaldeko 16.00etan eta hasitako toki berean amaituko dute, bi ordu eta erdi beranduago.

Emakumeen Birak utzi duen lehenengo podioa. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Emakumeen Birako bigarren etapa lehiatuko da gaur. 103,5 kilometroko jardunaldia izango da gaurkoa, Aratxabaletan hasi eta bertan amaituko dena. 16.00etan ekingo diote lasterketari eta 18.35 aldera amaitzea espero dute.

Aretxabaletatik eskoriatza aldera joko dute txirrindulariek, handik Arrasatera, Oñatira, Udanako gaina egingo dute, Legazpi, Bergara, Arrasate, Gatzagako gaina eta Arbalan, handik Aretxabaletara itzultzeko.

Marianne Vos da txapelketako lehen liderra, esprintean gailendu baitzen atzokoan.