Trafikoa eten dute Deustuan, Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalariekin elkartasunez
Hamarka lagunek 20 minutuz Agirre Lehendakariaren kalea moztu dute, Deustuan, espetxe zigorra jaso duten Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalariei babesa adierazteko.
NAIZ.INFO
BILBO
Arratsaldeko 18.30ak inguruan, hamarka lagunek ibilgailuak geldiarazi dituzte Deustuko etorbide nagusian, Urtzi Martinez eta Jon Telletxearen egoera salatzeko.
20 bat minutu iraun du protestak eta ez da istilurik egon.
‘Uriola.info’-k berri eman duenez, «grebalariak aske», «grebalariak aurrera» eta «Urtzi, Telle, herria zuekin» oihuak entzun ahal izan dira.
Hasiera batean, hamabost hilabeteko espetxe zigorra ezarri zien epaileak, greba orokorrean desordena publikoa eragitea leporatuta. Fiskalaren helegite bati erantzunez, bi urte eta erdira igo zuten zigorra.