Arnaud Demare nagusi Milan-San Remo klasikoan
FDJ taldeko Arnaud Demare txirrindulari frantsesak irabazi du, esprintean, Milan-San Remo klasikoaren 107. edizioa (295 kilometro).
NAIZ
ERROMA
Demarek 6 ordu eta 54 minutu behar izan ditu lasterketaren 295 kilometroak osatzeko. Sky taldeko Ben Swift eta LTSko Jurgen Roelandtsen aurretik helmugaratu da Demare.
Txirrindulari frantsesaren ezusteko garaipena azken 300 metroetan erabaki da, azken esprintean nagusitu baita.
Azken metroetan Fernando Gaviria kolonbiarra erori egin da eta horrek helmugarako bidea baldintzatu du, Demareren mesedetan.