INFO

Gaurtik aurrera, eskelak NAIZen ere eskuragarri

GARA egunkariaren orrialdeetan argitaratzen diren eskelak NAIZen ere eskuragarri daude gaurtik aurrera.

Eskelak, NAIZen eskuragarri daude.

NAIZen eskaintza pixka bat gehiago zabaldu egin da gaur, GARA egunkariaren paperezko edizioan argitaratzen diren eskelak euskarri digitalean ere eskuragarri baitaude.

Dagoeneko NAIZen azaletik txoko berri honetara sar daiteke, goiko aldean eskuinean dagoen ‘Eskelak’ atalean klik eginda.

Dataren eta izenaren arabera bilatzeko aukeraz gain, edo probintzia zein herrika ere bilatu ahal dira eskelak.

Eskelak jartzeko modua orain artekoa izango da, alegia, posta elektroniko (harrera@gara.net) edo faxez (943 317 396) egin ahal izango da. Bidalitakoa jaso dela konfirmatzeko, 943 316 999 telefonora deitu behar da.

Gaueko 21.30era arte jasotzen dira eskelak, asteko edozein egunetan.