Maddi Alvarez

Estatu Batuarren bertsioa zabaltzen!

Kaixo.

Abuztuaren 4ko egunkarian, 16. orrialdean hasita, Japonian bonba atomikoak botatzeari buruzko idatzian ("Manila y Okinawa en la decisión de lanzar «Little Boy» en Hiroshima"), estatubatuaren argudioari heltzen zaio: ezinbesteko erabakia izan zela bonbak botatzea, borrokek eragingo zituzten milaka heriotzak saihestea zela arrazoia. gezurra.

Japonia jada oso ahulduta zegoen eta denbora gutxian errendituko zen, borroka gogorrak egin behar izan gabe. Batzuk diotenez, kapitulatzeko zorian zegoen, eta errendizioa negoziatu nahian.

Estatubatuarrek euren nagusitasuna, euren boterea erakutsi behar zioten munduari. Eta bestetik, bonba probatu egin behar zuten, benetan zer balio zuen ikusteko. Aitzakia ederra Japoniakoa! Zeren eta, bonbak bota ondoren, herritar zibilak laguntzera joan al ziren? Ez. Ikerketa zentro bat ireki zuten Hiroshiman, eta horretara dedikatu ziren, bonbaren ondorioak aztertzera, ez jendea laguntzera.

Beste zerbait espero dugu GARA bezalako egunkari batean!

Hainbat iturri eta dokumental daude. Adibidez: Barthélémy Courmont, "Pourquoi Hiroshima ? La décision d'utiliser la bombe atomique". Paul Ham, "Hiroshima Nagasaki: The Real Story of the Atomic Bombings and Their Aftermath".


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Search