Iñaki Madariaga Valle

Garraitz irlako ermitan lurperatzeak

NAIZen 2025eko abustuaren 17an, Dabi Piedra Kazetariak idatzitako "Garraitz, historia bete uharte" artikuloa dela eta zera argitu beharra dago.

Alfredo Moraza arkeologoaren adierazpenei erreferentzia eginez kazetariak honako hau idatzi du: «Han inguruan sei-zortzi lagunen gorpuak ere agertu dira, indusketetako aurkikuntza harrigarrienetako bat, oraindik argitzeko dauden misterioak utzi dituena. ‘Gorpu batzuk ekialdera begira daude, aldarearen norabidean, elizgizonak bezala’, dio Morazak, ‘baina beste batzuk mendebaldera begira lurperatu zituzten, laikoen eran, eta kontua da han, legez, ezin zela inor lurperatu elizgizona ez bazen’. Laborategian aztertzen ari dira gorpuak, hildakoen adina, sexua eta bestelakoak jakiteko, horrek galdera batzuk erantzungo dituelakoan. Erdi Aroko txanponak ere agertu dira gorpuekin».

Adierazpen hauei erantzunez, nik idatzitako "Nor da nor Garraitz islako ermitan" artikuloan, gai honi buruz ateratzen ditudan ondorio guztiak ikus daitezke: «1617an, hiribilduko eliz-kabildoak eta kontseiluak San Nicolas isla bere ermitarekin Aita Frantziskotarrei lagatzeko eskritura publikoan adierazten denez, ezin zen bertan ehortzi komentuko fraide ez zena: ‘no pueda haber ni haya por ningún tiempo entierro en dicho Convento salvo para los Frailes y Donados que sirven al dicho Convento’».

Ondorioak: aurreko guztiagatik, ermitan aurkitutako hezur-hondarrak dauden aterakinaren arabera, hezur horiek honela identifikatu ahal izango dira: ermitaren zerbitzari ziren freirak edo serorak, 1617ra arte lurperatuak izan zirenak, Frantziskotarren komentuko fraileak, 1617 eta 1650 artean lurperatuak izan zirenak», eta «donatuak» deritzotenak.

Laburbilduz: mendebaldera begira lurperatu ziren gorpuak «laikoen» gorpuak dira. Hau da, 1617a aurretik lurperatutako serorenak eta 1617tik 1650era lurperatu ziren «donatuak».

Horrekin frogatzen da, komentuaren fundazio eskritura publikoan adierazten dene bezala, erlijiosoak ez ziren pertsonen gorpuak ere lurperatu zitezkeela.

«Donatua», definizioa: Ordena erlijioso batean zerbitzari gisa sartu den pertsona, erlijiosoek ez bezalako janzkera duena, eta boto erlijiosorik egin ez duena, «laikoa».


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Search