«Herritarren ideiak dira berrikuntzarik handiena Tolosako inauterietan»
Info7 irratia: Ostegun gizen eguna gaur, eguerdian lehertu da festa Tolosan. Hainbat berrikuntza izango ditu aurtengo hitzorduak, besteak beste, korporazio parekidea, zezen plazara txarangekin sartzeko kopuru mugatua edota azken egunean sardina erretzea. Baina bereziki, Tolosako inauteriei berrikuntza ematen dietenak herritarrak eta euren ideiak direla adierazi digu Igor Ezenarro Tolosako udaleko kultura zinegotziak. Kanpotik doazenentzat oharra ere eman digu: igande, astelehen eta asteartean mozorrotzen da Tolosan.
FEB. 27 2014
Loading...