Euskadiko Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantza: “Lehendakariak egindako deklarazioa ez da nahikoa”
08/08/2019
Loading player...
Urkullu_declaracion

Euskadiko Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantzak Lakuako gobernuak gaiaren inguruan pasa den astean aurkeztu zuen adierazpen instituzionala baloratu du hedabideen aurrean. Aliantzan dagoen Greenpeace taldeko kide Lorea Floresek NAIZ Irratian aldarrikatu du “egiazko ekintzak, konpromezuak eta lanketak” behar direla. Gaiaren inguruan bi udaletan aurkeztu dituzten mozioak ez direla onartu ohartarazi du.