EH Bildu, ERC, JxCat eta CUPeko ordezkariak Auzitegi Nazionalaren atarian
Mertxe Aizpurua (EH Bildu): «Euskal Herrian badakigu nolako muntaiak egiten dituzten Estatu espainiarrean»

Katalunian astelehenean atxilotu zituzten 7 independentista goizean eraman dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera. EH Bildu, ERC eta JxCateko ordezkariak auzitegi parera joan dira atxilotuei elkartasuna adieraztera. EH Bilduko diputatu Mertxe Aizpuruak uste du polizia operazio hau Estatuak independentismoari eman dion erantzuna dela, esateko «garesti jarriko zaiela kataluniarrei independentziarako bidea».

SEP. 26 2019
Loading...