
Aurtengo mezuaren zazpi egileak, Udaletxeko zubian, Korrikaren azken metroetan. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Jendetzak inguratu ditu mezuaren egileak. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Leire Casajamou, mezuaren egileetako bat, lekukoa ireki aurretik. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Bilboko Udaletxe parean jendetza elkartu da. (AEK-KORRIKA)

Goizeko euriek eguzkiari tokia utzi diote amaierarako. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

AEK-ko kideak eta mezuaren egileak, udaletxeko eskaileretan. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Ane Elordi Korrikako koordinatzailea, hunkituta azken metroetan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

AEK-ko kideak, zeharo hunkituta. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Udaletxe ingurua, leporaino. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Joaldunek ireki diote udaletxera arteko bidea Korrikari. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Erraldoiak ere presente Korrikaren amaieran. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

ZETAK taldearen kontzertua NAIZ Gunean, festa borobiltzeko. ( Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Areatzako NAIZ Gunea, leporaino. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

NAIZeko zuzendari Ane Urkirik eta NAIZ Irratiko esatari Zaloa Badiolak eraman dute lekukoa. Garazi Castañok zuzen-zuzenean kontatu du. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

GARA, NAIZ eta NAIZ Irratiko lankideak, Korrikaren zain. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Euskal ikur ugari. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Imanol Pradales lehendakaria, lekukoa eskuan. (AEK-KORRIKA)

Imanol Pradales lehendakaria eta Ibone Bengoetxea lehendakariordea, Korrikako koordinatzaile Ane Elordi eta AEK-ko Lurdes Etxezarretarekin. (IREKIA)

EH Bildu, EAJ, Geroa Bai eta Sortu alderdi politikoek lekukoa partekatu dute Bilboko azken kilometroetan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Etxerat eta Sare ere presente azken kilometroetan, Peru del Hoyo eta Bego Atxaren eskutik. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Joserra Bengoetxea errektorea eta Estitxu Garai errektoreordea, EHUren kilometroan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Txakurrek ere jantzi dute petoa. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

Korrika guztietan parte hartu duen Jose Angel Iribarri omenaldia egin diote. (AEK-KORRIKA)

San Mames futbol zelai barrutik ere igaro da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. (AEK-KORRIKA)

Bilboko Aste Nagusiko azken edizioko pregoilaria eta txupinera, Francis Diez eta Olatz Agirre. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

EH11Kolore elkartearen kilometro anitza. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Korrika ahizpen kilometroa. (AEK-KORRIKA)

Bizkaiko azken txapelketan nagusitu zen Aitor Etxebarriazarraga bertsolariak ere hartu du lekukoa. (AEK-KORRIKA)

Kaixo Konpartsako kideak, Begoña inguruan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Kaskagorri konpartsako kideen eskutik egin ditu Korrikak azken metroak Enekurin, Bilboko bihotzera bidean. (AEK-KORRIKA)

PuntuEUS Fundazioko Eusebio ere Korrikaren amaierako egunean izan da. (AEK-KORRIKA)
24. Korrikaren amaiera Bilbon
Jendetza elkartu da Bilbon, hilaren 19an Atharratzetik atera zen Korrikari azken besarkada emateko.
MAR. 29 2026




