
Kafe Antzokiaren 15. urteurrena, 2010ean. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Abando auzoko Done Bikendi kalean daukate aterpe Kafe Antzokiak, Gabriel Aresti euskaltegiak eta Bilbo Hiria irratiak. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Anje Duhalde, Kafe Antzokiaren jaian jotzen. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Isa Isazelaia eta Mikel Urbeltz, aurkezle lanetan 15. urteurrenaren jaian. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Gari kontzertuan, 2002an. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Umeentzako antzerkia Kafe Antzokian, 2000. urtean. (FOKU)

Anje Duhalde Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleei eskainitako kontzertu batean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Kafe Antzokia, barraren beste aldetik. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

2009, Bilboko Udalak Kafe Antzokiari bi hilabeteko itxiera ezarri zion. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Xabier Monasterio eta Jabi Zabala, 2009an. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Xabier Monasterio, Isa Isazelaia eta Mikel Urbeltz, Kafe Antzokiak Udalaren zigorra bete ostean. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Kafe Antzokia hautatu zuen Fermin Muguruzak 2019an Iñigo anaiari omenaldi kontzertua eskaintzeko. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Jabi Lauzirika Zenbat Gararen kideari agurra, 2015ean. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

1994an sortu zen euskara ardatz daukan Algara Konpartsa. (Jon HERNAEZ | FOKU)

Konpartsen bazkaria Algararen txosnan 2014an, 20. urteurrena ospatzeko. (Juanan RUIZ | FOKU)

Algara konpartsaren txosna, 2025eko Aste Nagusian. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Algara konpartsaren irudia den Pellot pirata, Zaparrada haur konpartsaren aurkezpenean. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Algararen txosna, beti la Concordia geltokiaren aurrean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Mieltxo Monfort, Ane Zabala eta Josu Zabala Algararen txosnatik emititzen, 2015ean. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Bilbo Hiria irratiaren lantaldea, 2025eko Aste Nagusian. (BILBO HIRIA IRRATIA)

Mieltxo Monfort izan zen Bilbo Hiria irratiaren bultzatzaileetako bat. 2016an zendu zen, 62 urte zituela. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Jabi Zabala Bilbo Hiria irratiko lankidea. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Bilbo Hiria irratia zuzenean kaletik, Santo Tomas egunean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
30 urte bete ditu Bilboko Kafe Antzokiak
Bilboko Kafe Antzokiak ateak zabaldu zituenetik 30 urte bete dira astelehen honetan, baina hori ez da Zenbat Gararen proiektuaren adar bakarra. Hamarkada hauetan euskararen aldeko hainbat ekimen garatu dira Done Bikendi kaleko erakinetik: Gabriel Aresti euskaltegia, Algara konpartsa, Bilbo Hiria irratia...
DEC. 15 2025




