Agur beroa izan du Ibai Zabalak Zornotzan
Txapela askorik irabazi ez badu ere, bere zintzotasuna, apaltasuna, koherentzia eta nortasunagatik gogoratua izango den pilotaria izango da Ibai Zabala eta atzo eman zion, Zornotzan, amaiera bere 13 urteko ibilbideari. Ezustekoz jositako agurrean ere, berriztarraren izaera nabarmendu zen frontoian eta baita handik kanpo ere, lagunek goizetik hasi baitzuten festa, bere baserrira pankarta eta guzti gerturatuz. Emozioa, esker onak, dantzak, kantak, euskara... Ibai Zabala bere osotasunean agurtu zen frontoitik.
JUL. 17 2021