
Bandera espainiarrak eta senyerak, Bartzelonako kaleetan. (Josep LAGO/AFP)

Manifestazioaren irudi panoramikoa, bandera espainiar eta senyera erraldoi birekin. (Josep LAGO/AFP)

«Bihotz bakarra dugu’ dioen kartela, manifestari baten eskuetan. (Josep LAGO/AFP)

Alicia Sanchez Camacho, Kataluniako PPko burua, manifestarien artean. (Josep LAGO/AFP)

«47 milioi gara», zioen beste kartel batek, Estatu osoko biztanleei erreferentzia eginez. (Josep LAGO/AFP)

Talde ultraeskuindarrak ere Bartzelonan izan dira. (Quique GARCÍA/AFP)

Falangeko banderak eta sinbolo naziak ikusi ahal izan dira. (Quique GARCÍA/AFP)

Alianza Nacional taldearen manifestazioa. (Quique GARCÍA/AFP)
Estatu espainolaren batasuna aldarrikatu dute Bartzelonan, baita ultraeskuindarrek ere
Ehunka bandera espainiar izan dira Bartzelonako kaleetan PPk eta Ciutadansek deitutako manifestazioan. Estatuaren batasuna izan dute aldarri Kataluniako hiriburuan. Talde ultraeskuindarrak ere bertan izan dira.
OCT. 12 2013



