
Euskal Herriko borrokak kontatzera dator ‘Ürrats kolektiboak’ pastorala, 60ko hamarkadatik gaur arte. (Patxi BELTZAIZ)

Barkoxe eta inguruetako gazteek kolektiboki idatzi eta zuzendutako obra da. (Patxi BELTZAIZ)

Bi emanaldi eginen dituzte arratsaldez, uztailaren 27an eta abuztuaren 10ean. (Patxi BELTZAIZ)

Horiez gain, saio berezi bat izanen da agorrilaren 2an, gaueko ordutegian. (Patxi BELTZAIZ)

Zazpi idazle, hiru errejent eta bi sujet ditu pastoral honek. (Patxi BELTZAIZ)

Barkoxeko Etxahun elkarteak antolaturiko pastorala berritzailea izateagatik ezaugarritzen da. (Patxi BELTZAIZ)

Pertsonai nagusiak ez dira kontakizunaren erdigunea izanen, lehen lerroan ezarri nahi duten historia gorpuzteko tresna bat baizik. (Patxi BELTZAIZ)

Urtarrilaz geroztik egiten ari dira errepikak larunbatero, eta ekainean hasita erritmo biziagoarekin, lehen emanaldiaren prestakuntzari begira. (Patxi BELTZAIZ)

Euskal Herriko mugimendu militantearekin loturiko hainbat gai ditu aipagai : ikastolen sortzea, artzainen egoera, EHZ festibala, irrati libreak, mugimendu feminista… (Patxi BELTZAIZ)

Sartzeak Mauleko Xirikota esne-dendan, Atharratzeko Vival saltegian, Barkoxeko Garat okindegian eta Helloasso bidez eskuratu daitezke. (Patxi BELTZAIZ)
Euskal Herriko borrokak taularatuko ditu igandean Ürrats kolektiboak pastoralak
Urrats Kolektiboak pastoralak 60ko hamarkadatik gaur egunera arteko borroka kolektiboak ditu ardatz, hau da, gaur egungo Euskal Herriaren oinarri izan diren urratsak.
JUL. 21 2025




