Getarian 400.000 kilo hegaluze porturatu dituzte astelehen honetan
05/08/2019

Hegaluzearen kanpaina aurrera doa eta arrantzaleak kezkatuta agertu dira, beste behin. Kuotaren %60 arrantzatu dela ziurtatu du Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko idazkari Miren Garmendiak. Getarian, astelehen honetan, 400.000 kilotik gora hegaluze porturatu dituzte.