
Usaian bezala, Nafarroa guneak lepo beterik iragan du arratsaldea. (Patxi BELTZAIZ)

Goizetik, euskaltzaleak dantzan aritu dira Senpereko aintziraren bueltan. (Patxi BELTZAIZ)

Egun osoan zehar eta gune anitzetan banaturik, haurrendako animazioak izan dira. (Patxi BELTZAIZ)

Aurten ere, adin orotariko jendea elkartu da Herri Urratsen. (Patxi BELTZAIZ)

Kattalin Elizalde kolegioan gosaltzeko parada izan da. (Patxi BELTZAIZ)

Joseba Tapia eta bere trikia ere bertan ziren. (Patxi BELTZAIZ)

Bertso saioak alaitu du goiza Gipuzkoa gunean, Arzallus, Artetxe, Servier eta Iriarterekin. (Patxi BELTZAIZ)

Berotzerik ere izan da bestalarien artean. (Patxi BELTZAIZ)

Jendetza bildu du Araba gunean Sünek, lehen Huntza taldeko kantaria zen Josune Arakistainek. (Patxi BELTZAIZ)

Idekitze ekitaldia gauzatu dute Seaskako ordezkariek, tokiko erakundeetako ordezkariekin batera. (Patxi BELTZAIZ)

Erik Etxart Seaskako lehendakari kideak garatzen jarraitzeko baliabide eskasia salatu du. (Patxi BELTZAIZ)

Aurtengo berrikuntza gisa, tokiko mozkinekin eginiko janari azkarra dastatzeko parada izanen da Tokiko gunean. (Patxi BELTZAIZ)

Taloen zerbitzua ez da egun osoan gelditu. (Patxi BELTZAIZ)

Sagardotegi menua eta zikiro bazkaria eskaini dituzte eguerdian. (Patxi BELTZAIZ)

Antolatzaileen aurreikuspenak bete ditu Duplak, Nafarroa gunea bete baita bere ikusteko. (Patxi BELTZAIZ)

Duplak, Pisook eta Pantxoa eta Peiok 42. edizioko kanta, 'Elgarrekin', jo dute zuzenean. (Patxi BELTZAIZ)

Dupla jatorriz Arabakoa den talde bat da, Gari Uriarte eta Beñat Oribek osatua. (Patxi BELTZAIZ)

Angeluko dantzariek jantzi dute kantua. (Patxi BELTZAIZ)

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik heldutako milaka euskaltzaleentzat esker oneko hitzak izan dituzte antolatzaileek. (Patxi BELTZAIZ)

Anartean, haurrek ez dute aspertzeko tarterik izan. (Patxi BELTZAIZ)

Musikariek egun osoan zehar alaitu dituzte aintziraren inguruak. (Patxi BELTZAIZ)

Eguraldi aurreikuspena euritsua bazen ere, eguzkia gailendu da azkenean. (Patxi BELTZAIZ)
Herri Urrats 2025
Maiatzaren 11n, igandea, Herri Urrats ikastolaren bestaren karietara, euskaltzaleen eguzkia eta irribarrea finkoan ziren Senpereko aintziraren inguruetan. Hala ere, hitzaldiak ekaiztsuak ziren. Arrakastaz iragan den besta ederrak ez du Seaskaren kezka uxatu, dohaintzetarako deia egin baitu eta mobilizazio handi bat iragarri baitu Baionako karriketan, maiatzaren 23an, irakasle postuak eskatzeko.
MAY. 12 2025