Izpegiko gaina, euskaldunen topaleku
01/06/2020

Nafarroa Garaiko Basaburuako eta Urruñako musikariz osatzen den Mexikortxo (r) Band taldeak entsegua egin zuen maiatzaren 30ean egun hetsirik den Izpegiko pasabidean. Gisa horretan salatu zuten gainak ez duela Euskal Herria bitan banatzen, “bi isurietako euskaldunen topaleku izan delako beti”.