
Urduritasuna eta ilusioa, biak zainetan borborka zituztela hartu dute Gasteizen Korrika. Endika PORTILLO | FOKU

Lekukoaren azken esku aldaketak izan dira gaurkoak. Endika PORTILLO | FOKU

Atzetik datozenek ere hartu dute euskararen aldeko jarrera aktiboa. Endika PORTILLO | FOKU

Jende ugari bildu da azken kilometroen bueltan, tartean EH Bilduko kideak. Endika PORTILLO | FOKU

Andra Mari Zuriaren plaza txiki geratu da. Endika PORTILLO | FOKU

Aldarrikapenek ere izan dute lekurik; batzuei urrun dituztenengana joan zaie gogoa. Endika PORTILLO | FOKU

Garesetik apirilaren 4ean abiatu zen lekukoak ikusi du helmuga azkenean. Endika PORTILLO | FOKU

Mertxe Mugika eta Maialen Lujanbio igo dira plazako oholtzara. Endika PORTILLO | FOKU

«Euskarak behar du herri honen sistema eragilean», aldarrikatu du Maialen Lujanbiok. Endika PORTILLO | FOKU

Oholtza gainetik jendartera joan da eskertza: euskalzaleak dira Korrika posible egiten dutenak. Endika PORTILLO | FOKU
Korrika heldu da Gasteizera
Garesetik Gasteizera, 2.562 kilometrotan zehar eskuz-esku joan den lekukoa iritsi da helumgara. Euskararen aldeko festa aldarrikapen ere bada eta Maialen Lujanbioren mezuak itxi du Korrika: «Euskarak behar du herri honen sistema eragilean», aldarrikatu du.
APR. 14 2019




